XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan be, gure utsak abadeari esatea AUTORTZAREN zati bat baiño ez da.

Ta ez urtenena be; len esan dogunez, mamiñekoa BIOTZ-BARRITZEA da-ta.

EZ DA ATSEKABEA DAKARSKUN ZERBAIT.

Naigabea ekarri ta gogoa kendu egiten dausku Autortzak , gure okerren kitugarritzat zigorren bat edo ez-bearren bat leporatu, edo neke-aldi labur edo luzeren bat eroan bear dogulako.

Esan be, pekatuak agertuta gero, onantxe esan oi dausku abadeak: Penitentzian errazau iru agurmari.

Pekatuen ordain-saria orixe bailitzan.

Orregaitik, AUTORTZAK zerbait itxi bearra edo zerbaiti uko egin bearra dakarsku burura.

Autortza, baina, sakonean BARRUA BARRITZEA da, au da, barriro maitatzea, Jainkoari adi-adi egotea, askatasuna lortzea, pekatuaren buztarritik askatu egiten gaitu-ta.

Autortzak, beraz, ba dau pozgarri ta alaigarri dogun alderdi bat.

Biotz-barritzea auxe da, izan: Jainkoa ta urko laguna maite izateak emoten dauskun poza barriro geuregandutea.

PEKATUAREN ETA TXARKERlAREN AURKA GOGOR EGiTEKO PREST DAGOZALA ADIERAZOTEN DOGU.

Pekatuaren aundia ta zabala zerbait galdu egin doguz.

Len gure barrua artegatzen eben gauza askotan ez dogu gaur okerrik ikusten.

Baiña pekatua egon, ortxe dago gaur be.

Ortxe, gizonen artean eta erakundeen artean.

Norberekeria, atseginnaikeria, norberagango uste larregia, ikusi-eziña, zapalkuntza, indarkeria, gorrotoa....